2017-02-28

Oinezkoentzat ala bezeroentzat? Publikoa ala pribatua?

Ez gara gizalegez jokatzen ari gune publiko bat oinezkoentzat dela esatean ondo dakigunean aprobetxamendu pribaturako erreserbatzen ari garela. Begira bestela hiztegiek zer esaten duten:
oinezko 1 adj. Oinez egiten dena.. | 2 iz. Kale eta bideetan oinez ibiltzen den pertsona. (Euskaltzaindiaren hiztegia)
peatón, m. y f. Persona que va a pie por una vía pública. (RAE)
pedestrian, n.- a person travelling on foot; walker (Collins Concise English Dictionary)
Esanahietatik amankomunean atera daitezkeen ezaugarriak mugimenduarekin lotuta daude: ‘dabilena’, ‘mugitzen dena’, ‘zeharkatzen duena’.

Errealitatea gure komenentziara moldatu nahi dugunean, gauzak karrankatzen hasten dira: zenbat eta gehiago errealitatea behartu, orduan eta kontraesan gehiagok kirrinka egiten dute. Bortxatu honek deslegitimatu egiten gaitu. Are gehiago aukera bat baino gehiago dagoenean, eta egiten dugun hautua baztertzailea denean, Zaldibiako ondarea (dominio publikoa, esaterako) diruzaleen esku pribatuen ustiaketa lehenesten badugu.

Alboko auzokideen eskubideak gutxietsi baten batek danona den kontura negozioa egiteko? Udalak jakina hau aukera dezake baina ez edonola: nahitaezkoa da erabaki honekin lortu nahi den helburua zein den zehaztea eta hori justifikatzeko arrazoiak zeintzuk diren jakinaraztea. Beti ere errealitatea mozorrotu gabe.

Askoz hobea da aspalditik, 2012. urtean, udalari eskatu geniona:


Ez al dago gune publikoan auzokideek 60 segundotan 13 metro zeharkatzeko modurik? Ba al dago alboko auzokideek askatasunez, berdintasunez eta doakotasunez denona den ondarea erabiltzeko borondaterik?

Erne! Elosegi Enea, Aztiriaga, Errementari Goiko eta Arreseko gune publikoa legearen kontra okupatuta dago. Noizko egoera hau legeztatuko duen ordenantza bat, auzokideen eskubideak bermatu eta bertan irisgarritasuna ziurtatzen duena?



Zaldibia, otsoa artzain
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.